lunes, 30 de diciembre de 2019

jueves, 19 de diciembre de 2019

GURE GORPUTZA

👂👃👄👀✋
Aurreko asteetan, gure gorputza ezagutzeko jarduera pilo egin ditugu: abesti berriak dantzatu, margoztu, idatzi, puzzleak egin, zentzumenekin jolastu.... Begira zein ondo pasatu dugun!!
👂👃👄👀✋

martes, 10 de diciembre de 2019

IPUIN KONTALARIA

GAUR MIREN LARREA IPUN KONTALARIA GURE ESKOLARA ETORRI DA.
BARRE PILO BAT EGIN DUGU AMETSEN ISTORIOA ENTZUTEN!
































lunes, 9 de diciembre de 2019

Robotika: Coding Express Lego

NEXT STEAM Ibaizabal programa STEAM hezkuntza (ingelesezko Science, Technology, Engineering, Arts and Maths hitzen akronimoa, hau da, Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) ikasgeletan sartzeko sortutako argitaletxearen proiektua da.


Diziplina horiek umeen hezkuntzan sartzen ari dira etapa goiztiarrenetatik, gizartean berrikuntzari lotutako kultura sustatzeko. STEAM oinarria duen hezkuntzak berrikuntzarekin lotutako konpetentziak eta gaitasunak garatzea ahalbidetzen du, eta ikasleek modu kritikoan pentsatzea. Gainera, teknologia erabiltzen dute irudimenezko diseinuekin edo sormenezko ikuspegiekin arazoak konpontzeko.
NEXT STEAM proiektuak Haur Hezkuntzan robotika eskaintzen du Next 1.0 lurreko robotarekin, eta Coding Express LEGOrekin.
Zer da Coding Express Lego?
Coding Express da LEGO Educationen Haur Hezkuntzarako baliabide berria; umeei programazioaren oinarrizko gaitasunak ikasteko aukera eskaintzen die.
Coding Expressek ume guztiek atsegin duten elementu klasiko bat darabil, trena, eta mundu digitalerako tresna didaktiko bihurtzen du. Irtenbide oso moldakorra da ikaskuntzarako, ikasleei programazio goiztiarreko gaiak aurkezten dizkie, hala nola segidak, begiztak eta baldintzazko programazioa.
Koloretako bost adreiluek trenari bizia ematen diote umeek trenbidean jartzen dituztenean, esaterako, turuta jotzeko, gelditzeko, noranzkoa aldatzeko edo argiak pizteko nahiz itzaltzeko. Koloreko adreilu bakoitzak ekintza jakin bat egiten du, hala, ikasleek problema bat ebazteko modu ugari probatu eta diseinatu ahal izango dituzte, eta elkarrekin lan egin, trena helmugara irits dadin.
Erronkak planteatzeko erabil daiteke, eta ikasleek ebatz ditzatela, taldean lan egiteko; bideko zirkulazio arauak ezagutzeko, koloreak, zenbakiak edo forma geometrikoak ezagutzeko, hizkuntza, irudimena, sormena edo hiztegia garatzeko…



TXIO TXIO TXIO EUSKARAZ ZU TA BIOK




















domingo, 8 de diciembre de 2019

INUITAK IPAR POLOAN (HH4)

***                               ***                           ***                                ***                             ***


Ba ahal dakizue Inuit Artikoan bizi den etnia bat dela? 

Etnia honen inguruan asko ikasi dugu ikasgelan, adibidez; 

Inuitak, Iglu deituriko izotzezko etxeetan bizi dira.
Hauek hotzetik babesteko larru lodiak jantzi behar dituzte.

Lurralde honetako animalia ezberdinak ere ezagutu ditugu, hala nola, hartz zuriak, fokak, pinguinoak, mortsak...

Inuitak arrantzatzen oso trebeak dira eta guk ere beraien modura arrantzatu dugu. 
Berokiak jarri, izotzan zuloak egin, kañaberak hartu eta prest!

Hurrengo bideoan, ikus dezakezue nola apaindu dugun gure gela eta zein ondo pasa dugun Inuiten bizimodua imitatzen.


Ah! Izotza eta izozkiak egiten ere ikasi dugu!




  

lunes, 25 de noviembre de 2019

AZAROAK 25


Azaroak 25

Gaur eskolan,

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna 

ospatu dugu. 

Ezinbestekoa da gai hau umeekin lantzea, 

emakumeen etorkizuna bermatzeko.