lunes, 9 de diciembre de 2019

Robotika: Coding Express Lego

NEXT STEAM Ibaizabal programa STEAM hezkuntza (ingelesezko Science, Technology, Engineering, Arts and Maths hitzen akronimoa, hau da, Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) ikasgeletan sartzeko sortutako argitaletxearen proiektua da.


Diziplina horiek umeen hezkuntzan sartzen ari dira etapa goiztiarrenetatik, gizartean berrikuntzari lotutako kultura sustatzeko. STEAM oinarria duen hezkuntzak berrikuntzarekin lotutako konpetentziak eta gaitasunak garatzea ahalbidetzen du, eta ikasleek modu kritikoan pentsatzea. Gainera, teknologia erabiltzen dute irudimenezko diseinuekin edo sormenezko ikuspegiekin arazoak konpontzeko.
NEXT STEAM proiektuak Haur Hezkuntzan robotika eskaintzen du Next 1.0 lurreko robotarekin, eta Coding Express LEGOrekin.
Zer da Coding Express Lego?
Coding Express da LEGO Educationen Haur Hezkuntzarako baliabide berria; umeei programazioaren oinarrizko gaitasunak ikasteko aukera eskaintzen die.
Coding Expressek ume guztiek atsegin duten elementu klasiko bat darabil, trena, eta mundu digitalerako tresna didaktiko bihurtzen du. Irtenbide oso moldakorra da ikaskuntzarako, ikasleei programazio goiztiarreko gaiak aurkezten dizkie, hala nola segidak, begiztak eta baldintzazko programazioa.
Koloretako bost adreiluek trenari bizia ematen diote umeek trenbidean jartzen dituztenean, esaterako, turuta jotzeko, gelditzeko, noranzkoa aldatzeko edo argiak pizteko nahiz itzaltzeko. Koloreko adreilu bakoitzak ekintza jakin bat egiten du, hala, ikasleek problema bat ebazteko modu ugari probatu eta diseinatu ahal izango dituzte, eta elkarrekin lan egin, trena helmugara irits dadin.
Erronkak planteatzeko erabil daiteke, eta ikasleek ebatz ditzatela, taldean lan egiteko; bideko zirkulazio arauak ezagutzeko, koloreak, zenbakiak edo forma geometrikoak ezagutzeko, hizkuntza, irudimena, sormena edo hiztegia garatzeko…



No hay comentarios:

Publicar un comentario